Seleccionar página

Kai Etxaniz

Kai Etxaniz amarekin batera kantatzen hazi zen. Urte batzuen ondoren, zaletasuna lanbide egin zuen, eta harritik harrira jauzika, abestien egilea bilakatu zen.

Batzuk berarentzat dira, eta beste zenbait, beste artista batzuek konta ditzaten idazten ditu.  Abesti horietako batzuk jende askoren bizitzen parte bihurtu dira, hala nola “No voy a cambiar”, “Deshazte de mí” eta “Encadenada a ti” kanta arrakastatsuak, zeinak Maluk bere egin baititu, edo “Sonrisa”, Ana Torrojak hain ederki defendatutakoa. Aitanaren “Con la miel en los labios” eta Sergio Dalmaren “Donna” eta “El diablo dentro” azken singleak ere Kairen eta beste egile batzuen artean idatzi dituzte. Halaber, Kaik besteentzat idazten du Sony ATV Spain-en.

Bere jendeaz beti inguraturik, kasu honetan Elena Antúnez, Alicia Arguiñano eta María Antúnezekin konposatu du “Noche de tregua” abestia, PamploSpound-en lehen edizio honetan estreinakoz kantatu behar duena.

http://www.etxanizmusica.com

@irunakulturada

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona(Navarra) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es